Oinatz Bengoetxea.
Binakako txapelketako finala. IRITZIA

Gorrien erritmora

2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Txapelketak justizia egin du, eta bi bikoterik onenak sailkatu dira finalerako. Irribarria eta Zabaleta dira faborito apustuetan, eta ez nau harritzen. Ez da hainbeste pasatu partida bera irabazi zutela Bilbon. Zabaletak txapelketa handia egin du, eta, ondo badago, hura da atzelaririk onena. Irribarriak ere ondo jokatu du, errematean izan ditu egunak, baina kolpe horrekin zulo harrigarriak irekitzen ditu. Nire ustez, eurak dira finaleko gakoa. Eurek ezarriko dute piloteoaren erritmoa, eta, huts gutxi egiten badituzte, zaila da ez irabaztea.

Aldiz, hutsak edo opariak egiten badituzte, Elezkanok eta Rezustak garesti ordainaraziko diete. Haiek bai ez dutela ez hutsik egiten. Elezkanoren aurka irabaztea beti da zaila, eta Rezustak laugarren finala du jarraian. Bera da atzelaririk erregularrena. Ez dute gorabeherarik, eta gaur ongi arituko dira. Baina ikusi beharko da horrek finala irabazteko emango dien ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.