Jon Ander De la Hoz.
Arrauna. ANTXERRITIK

Ezkutaketan

2023ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Itsasoa sartu da ekuazioan. Arraun giroan esan ohi da taldeak bestela baitakoan aritzen direla Kontxako Banderaren atariko liga jardunaldietan. Ezkutaketan, nahi bada. Gizonezkoen mailan, tostartean egiten diren balizko mugimendu horiei neurri gabeko denboralea gehitu zaie aurtengoan, eta teknikariak ez, ontziak aritu dira ezkutuko jolasean, Itegiko puntara joan eta itzuli, olatu artean gorde eta azaldu.

Halako itsas baldintzek irudi ikusgarriak uzten dituzte, baina ez hori bakarrik: arraunlariaren giharrak zartatzen dituzte, eta sailkapenak ezohikotu. Estropadaren ezbaiko atzerapenak zer eragin izan duen azken emaitzan, eskifaiaren osaerak nolakoa behar lukeen, errekuperazio tartea murritza dela ostegunera artean... Zalantza asko lehen ere duda-mudan dagoenarentzat, zer esanik ez datorren estropadan akatserako tartea murritza dela jakinda.

Emakumezkoak, aldiz, bestelako arrazoiengatikaritu dira estalian. Maila nagusikoak bai, bederen. Aste eta erdi eduki dute biharko sailkatze estropada prestatzeko, liga hilaren 20an amaitu ondotik. Kalbarioa, lehiarako irrikan dagoenarentzat. Ostera, teknikari eta prestatzaileentzat azken xehetasunak fintzeko eta Kontxara puntu-puntuan ailegatzeko abagunea.

Bistan denez, nork bere tresnak baliatu ditu bihar-etzitan asmatzeko. Sailkatze estropadetan azaleratu behar dituzte lehen gordetako trebetasun eta apustu guztiak, baldin eta taldea urtekosasoiko banderarik garrantzitsuenean ariko bada. Zerbaitegatik deitzen diote beldurraren estropada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.