Estitxu Zabala.
«BIKIN GORA!»

Eulia

2017ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Bai, Miren, zutabearen izenburua lapurtu dizut. Barkatu. Ekainaren 20an eskaini zenion euli bati egunkari honetako Bira zutabea, eta niri ezin hobeto datorkit nire aurreko astea izendatzeko: Eulia. Egia esan, ez dakit eulia, armiarma, erlea edo zer kristo izan zen aurpegia ziztatu zidana. Dakidana da egun ederra igaro genuela hainbat taldekidek, entrenamenduko jai eguna aprobetxatuta. Hondarribia eta Jaizkibel inguruan ibili ginen paseoan, eguzkia hartuz, bainatzen… Biharamunean jaiki, eta nire aurpegia ispiluan ikusi nuenean, sekulako sustoa hartu nuela, horixe dakit. Hagin bat kendu zidatela zirudien, ahoan infekzioren bat nuela, edo nik zer dakit! Udan izan dut antzeko erreakzioren bat azalean, baina hanketan. Aurpegian izan behar al zuen? aurpegian, eulitxo? Molestia eta azkura nituen une oro, eta taldekideak harrituta geratu ziren entrenamendura iritsi nintzenean. Amak, berriz, lasai egoteko, ez zela hainbesterako, hiru egunetan pasatuko zitzaidala. Medikuak ere gauza bera esan zidan, hiru egun beharko nituela lehengora itzultzeko, eta hala izan zen. Hiru egunera agerian geratu zen kosk non egin zidan xomorroak, eskuineko masailaren erdi-erdian. Amak orduan onartu zuen, jada handitua jaitsi zenean, aurpegia desitxuratua izan nuela aurreko egunetan.

Gezurra esan dut, Miren, badakit. Euliarekin bete zenuen ia zutabe osoa, baina, iritzi hartan, gure bizitzako txikikeriak aipatzea izan zenuen helburu, maiz obsesionatzen gaituzten txorakeriak, euli baten tamainakoak direnak. Eta ez naiz ba ni despistatu eulitxo baten ziztadarekin! Euliei begira geratzea ez da aukera ona izango etzi, erne ibilita ere, urteko ziztadarik gogorrena jasotzeko arriskua baitago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.