Orain arteko etaparik gogorrena izan da. Tropel guztia ihesaldian sartzen saiatu da, eta zorionez nik lortu dut. Bi orduan 90 kilometro baino gehiago egin ditugu, eta inguruan dauden aldapak ikusita, astakeria bat da. Ihesaldian sartuta pentsatu dut zailena eginda neukala, baina tropelak ez digu baimenik eman. Ihesaldi ahaleginak bata bestearen atzetik egon dira.
Eraso aipagarriena Contadorrek jo du. Bereziki ez zen etapa gogorra, baina erakutsi du indartsuenaz gain ausartena ere badela; horrek mesede egiten dio txirrindularitzari. Gogortasuna gure kalterako da, baina kirol honen zale gisa eskertzen dut. Ni ihesaldian ibili naiz, baina aurretik atzera egin dut, eta hori bitxia da. Taldetxoetan ikusi ditudan aurpegiak esanguratsuak izan dira. Nekearenak. Contador, Valverde eta Purito sekulako abiaduran ibili dira. Harrituta geratu naiz. Zailtasunik ez zeukan etapa bat ziklistok egin dugu gogor. Ikuskizuna ez da ibilbidera mugatzen; gure jarrerak garrantzia du.
Etapari buruz esan nahi nuke Contadorren jarrera txapela kentzeko modukoa izan dela, goraipatzekoa. Baina baita Rodriguezena ere. Nahiz eta maillota galdu, oso adierazpen onak egin ditu, eta gozamena da halako txapeldunekin lehiatzea.
Txirrindularitza. Espainiako Vuelta. Nire txokotik
Etapa astakeria bat izan da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu