Felipe Eizagirre.
ARRAUN-MINEZ

Estu eta eder

2015eko irailaren 15a
00:00
Entzun
Halako lehen jardunaldi estu eta ederrak halako bukaera estu eta ederra behar zuen. Izan ere, muturrerainoko emozioaz gain, ontziak azken palakadetara arte horren parean joatearen estetika zoragarria banderak erabaki zituzten bi txandei gehitu zitzaien oraingoan. Eta zer gehiago eska dakioke, bada, estropada bati? Ez, banderak ezin dira partekatu!

Emakumezkoen txanda aurreko igandekoaren kalkoa izan zen ia; hasi eta buka. Tarte txikiak izan dira lehenengo hiru sailkatuen artean, baina zerbaitengatik errepikatuko ziren postuak bi egunetan. San Juanena, gutxigatik bada ere, uztail erditik aurrera bezalatsu gehiago izan delako. Hibaikarena, uda gorabeheratsuan erakutsitako printza argitsuenak atera ahal izan dituelako bi igandeotan ere. Atzetik aurrerako saioak burutuz, estropadak motz egin ez ote zaizkien sentipena ere utzi digute azkenean Madalen ontzikoek. Eta Zumaiarena, aldiz, irteeratik denak jo beharraren beharraz, bukaerak luzetxo egin ote zaizkiolako. Zorionak batelera-k!

Gizonezkoetan, Zulaika, Rua, Elortegi, Polo, Zabala eta enparauak behingoz noiz erretiratuko zain izango dira beste behin aurten ere haien arerioak. Aspalditik beterano diren arraunlariz josita ditu tostak Bou Bizkaia ontziak, eta urtero «aurten utziko ote ditek!» erreguka jarduten dute memoria dutenetik haiek arraunean ezagutu dituzten arerio gazte eta jada ez hain gazteek. Baina ez... iritsiko da azaroa, eta hantxe egongo dira Bermeoko zakur zahar emerituak, berriro ere negua ergometroan eserita igarotzeko pronto, pantailari begira «hau azkeneko urtea, seguru!» esanez, azkeneko hamar urteetan egin duten bezala. Eta iritsiko da hurrengo uda ere, eta banderak irabazten jarraituko dute; Kontxa ere bai, akaso, nork daki. Zorionak txo!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.