Eneritz Iturriagaetxebarria.
Txirrindularitza. Euskal Herriko Itzulia. ERRELEBOKA

Errepidetik at ere ederra da

2023ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Lehen aldia da txirrindulari izan nintzen garaitik halako lasterketa handi bat horren barrutik jarraitzeko aukera dudana, eta lehen bi egun hauek emozio asko eragin dizkidate. Batetik, nire txirrindulari garaiak gogoratu dizkit. Inbidia apur bat eman dit. Ez txirrindulariek sufritzen dutenarengatik, baizik eta errepide bazterrean dagoen giroarengatik. Berriz ere euskal zaleak erakusten ari dira apartak direla. Bestetik, Itzulia bezalako lasterketa bat antolatzearen atzean dagoen lana ikusi dut: antolatzaileetatik hasi, eta hedabideetara. Izugarria da. Txirrindulari zarenean, burua prestakuntzan eta lehian duzu, eta ez zara horretaz jabetzen.

Lasterketari dagokionez, ederradoa. Eta argi dut ibilbidetik harago zein izaten ari den gakoa horretarako: gainsariak. Ni beti izan naiz horien aldekoa. Beste pizgarri bat ematen diete lasterketei, eta beste behin ikusten ari da hori. Horiek gabe, ziur nago Mikel Landak ez zuela 47 kilometro falta zirenean egin zuen eraso ahalegina egingo. Gainsariek Itzulia azken egunera arte ez erabakitzea ekarriko dutela iruditzen zait, eta uste dut hori oso ona dela, zaleak are gehiago kateatzeko.

Gaurko etapa aurtengo mugarrietako bat izan daiteke. Hikako igoera oso gogorra da, eta hor egin daiteke lehen galbahea. Hor ikusiko da zein egon daitekeen lasterketa irabazteko, eta zein ez. Nik, busti beharko banu, Vingegaard jotzen dut faborito.Bere taldea, Jumbo-Visma, ez da ari eramaten lasterketaren aginte makila. Baina Jumbori aurrean ikusten ari zaio une oro, eta hori zerbaiten seinale da.

Euskal txirrindulariei dagokienez, oso ondo ari direla iruditzen zait: Juaristi, Aranburu, Aberasturi... aurrean ikusi ditugu. Fraile etapa bat irabazteko borrokan ikusten dut, eta Ion Izagirre eta Landa, goiko lehia horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.