Trapaiazko olatutik

Ekuatorean gaude

2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Kontxako Bandera kontuan hartzen badugu, denboraldiaren erdian gaude. Denboraldi estua espero genuen denok, eta horrela izan da inongo dudarik gabe; izan ere, inoiz baino denbora gutxiagoan sartzen gara hamabi traineruak, eta argi ikusten da gutako inor ez gaudela puntu bat oparitzeko prest.

Estu-estuak izaten dira estropada guztiak, baina bi talde besteak baino pauso bat gorago daudela argi dago, izan ere, eta Hondarribiaren baimenarekin, Kaiku eta Urdaibai ikurrina-irabaziak txandakatzen daudela ematen du: gaur zuretzat, eta bihar niretzat. Larunbata Kaikuren eguna izaten da, eta igandean aldiz, Urdaibairen urdina da nagusi. Ez dut uste nahita egiten dutenik, baina akordio batera iritsi direla dirudi, larunbatean batek lortzen du garaipena, igandean besteak eta txapelketetan ikusiko dugu elkar; hori da leloa. Ezkutaketetan ibiltzea asko gustatzen zaie bi talde horiei.

Tirabira horietaz aparte, liga bete-betean sartu da itsasoko giro gazian, eta horrek asko pozten nau. Nahiz eta aste honetan itsaso lasaia egon, hemendik aurrera benetako ikuskizuna hasiko da, eta, bien bitartean, arraunlarioi gozatzeko aukera etorriko zaigu. Izan ere, bost estropada ditugu popare garbi batekin datozen asteetan (Zarautz, Hondarribia, Orio eta Castro), eta ziur nago, batean bederen, itsaso zakarrarekin topatuko garela.

Estropada horiek iritsi aurretik, aste honetan ligak atseden hartuko du, Espainiako Txapelketa jokatu behar delako Castron. Baina ez pentsa joango ez garenok etxean geratuko garenik lasai ederrean atseden hartzen, bi aste hauek oso garrantzitsuak izaten direlako prestaketa fisikoaren arloan. Aste guztia emango dugu serieak eta serieak egiten, esandako forma puntu hori bilatzeko helburuarekin; beraz, animo arraunlari guztioi, bi aste hauetan egurra dator eta!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.