Abel Barriola.
Pilota. EPELen buruz buruko txapelketako finala. Analisia

Egunaren arabera

2013ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Final ikusgarria izan daitekeela sinetsita nago, baina gaur ez naiz Bizkaia pilotalekuan egongo. Bihar partida dut Eibarren, San Joan egunez, eta hobe izango dut etxean gelditzea. Finala parean dagoela uste dut, finalak partida bereziak direlako eta beti direlako orekatuak, are gehiago aurrez aurre zeintzuk ariko diren kontuan hartuta. Bietako bat jokoan sartzen bada partida hautsi eta bidea egin dezake.Horregatik uste dut egun onena duenak irabaziko duela txapela. Dena den, irabazten duenak irabazten duela, ez da ustekabekoa izango.

Irujo sasoi oso onean dago binakako txapelketatik: jokoz ondo dago, sasoiz, konfiantzarekin... Olaizola II.a, aldiz, ondo ez dagoela diote... Eta finalean dago berriz! Harekin askotan pasatzen da, ondo ez dagoela dirudi, eta gero irabazi egiten du. Izan ere, Olaizola II.a bere onena finaletan ematen baitu. Bestela oroitu Urrutikoetxearen aurkako partidarekin. Urrutikoetxea ere ikaragarri zegoen, baina Olaizola II.ak irabazi egin zion. Zergatik? Kalitate eta zentzu izugarriko pilotaria delako, eta sake-errematearekin asmatzen badu... Akabo. Beste zerbait nabarmendu nahiko nuke, finalak partida ezberdinak direla, onerako zein txarrerako. Buruari buelta asko ematen dizkiozu eta presio hori kudeatzen jakin behar da.Baina tira, ni Aspekoa naiz, eta pronostiko bat ematekotan, 22-20 esango nuke Irujoren alde.

Eta zer esan piloten auziaz. Urteak dira piloten inguruan luze hitz egiten ari dela, baina arraroa egiten zait justu orain hizpide bihurtzea. Aspaldi esan dut atzelariak buruz burukotik desagertu bagara errematerako pilota egokiak direlako dela. Guk egin behar duguna da horiekin entrenatu, eta horrela jokatzen ikasi. Niri ez dit axola pilotak biziagoak edo motelagoak diren, garrantzitsuena ikuskizuna lagun dezatela da. Baina nik ez nuke eztabaida horretan sartu nahi. Gaur pilotaren egunik garrantzitsuena da eta finala da lehentasuna, ez eztabaidak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.