Txirrindularitza. Espainiako Vuelta. Guadalupetik

Ederra dator Vuelta

Juanma Garate.
2011ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Iazkoaren antzera, aurtengo Vuelta ere ikusgarria izango dela uste dut. Parte-hartzaileen maila oso altua da, eta etapa amaierak ikusteko zoragarriak izango dira. Oso urduriak dira ia amaiera guztiak, eta trantsizio etapa gutxi egongo dira tartean. Guri dagokigunez, Oscar Freirerekin etapak irabaztea izango da lehen helburua. Baina Kruijswijkek edo Mollemak ere lan ona egin nahi dute Vuelta honetan. Eta, noski, Luis Leon Sanchez ere saiatuko da aurrean ibiltzen. Erlojupeko luzea dauka alde, eta, ondo badago, ibilbidea ez da txarra beretzat.

Ni ez naiz iritsi nahi bezain ondo. Tourrean erori ondoren, geldirik egon behar izan nuen, eta lasterketako erritmoa falta zaidala nabari dut. Ez dut entrenamendu gehiegi ere egin, eta bost-zazpi etapa beharko ditut sasoi puntu onean jartzeko. Lehen astea igaro ondoren hasiko naiz mugitzen. Inondik inora ere ez daukat buruan sailkapen nagusia, baina ea etaparen batean aurrean ibiltzeko gai naizen.

Eta faboritoei buruz zer? Kontuz Geox taldearekin. Mentxov eta Sastre dauzkate tartean, bi Vuelta eta Tour bat irabazi dituzten txirrindulariak. Cobo, Blanco... oso txirrindulari indartsuak dauzkate taldean, eta itzuliaren ardura har dezakete. Anton, Nibali, RadioShack... Vuelta ederra datorrela uste dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.