Mikel Astarloza.
Txirrindularitza. Espainiako Vuelta. Nire txokotik

Denek dakite non gabiltzan

2012ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Etapa berezia izan da gaurkoa [atzokoa], Arrateko gainak xarma baitauka euskal txirrindulariontzat. Askotan igo izan gara Arratera, eta Espainiako Vueltan tokatu da oraingo honetan. Argi dago Araban ibili, Bizkaia bisitatu eta etapa Gipuzkoan amaitzea berezia dela guretzat, Iruñetik abiatzea izan zen bezalaxe.

Ezer baino lehen, zorionak eman nahi nizkieke zale guztiei, hainbeste ikurrin kalera ateratzeagatik. Etapan zehar asko eta asko ikusi dira bide bazterretan. Baina, bereziki, etapa hasieran ikusi ditudanak aipatu nahiko nituzke. Euskal Herriaren bihotzean ez egonagatik, ikurrinak izan dira nagusi. Atzerritarrak ere konturatu dira zein lurretan dabiltzan.

Etapari dagokionez, ezuste gutxi egon da. Lau ziklista sartu dira aurrean, denon buruan zeudenak. Gure kasuan, Igor Anton ez da sartu onenekin, baina pozik egoteko moduan gaude. Etxean irabaztea genuen helburu. Ez dugu lortu, baina aurrerago izango ditugu aukerak. Gainera, Euskalteleko txirrindulari gehienok arnasa luzekoak gara.

Gaur, Barakaldotik abiatuko gara, deigarria bada ere nik bertsolaritzarekin lotzen dudan herritik. 15.000 lagun elkartu ohi dira bertan. Amaitu, berriz, Espainian egingo dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.