Felipe Eizagirre.
ARRAUN-MINEZ

Denak hortxe

2015eko irailaren 1a
00:00
Entzun
Denboraldiko estropada bereziena aukeratzekotan, Kontxarako sailkapen saioa nabarmenduko nuke nik, zalantzarik gabe. Hura bertatik bertara inoiz ere bizi izan gabeak baldin bazarete, etzi duzue horretarako beta; igarriko duzue tentsioaren usaina nola zabaltzen den arratsalde horretan kaiko zirrikitu guztietaraino. Tentsioa, bai! Batzuek ametsa egia bihur litekeela sentitzen dutelako; besteek sailkatzeko aukera errealak dituztela badakitelako; San Miguel ligako erdiko multzokoek ez sartzea urteko porrot gisa begitantzen dutelako; eta faborito nagusiak hondamendia litzatekeena irudikatzeko ere prest ez daudelako. Finean, batzuek irabazteko dena eta dezente, eta besteek galtzeko dezente eta dena dutenez, ezohiko giroak janzten du estropadaren atariko egonaldia, eta baita estropada bera ere.

Behin saioa eta tentsioak bukatuta, ordea, pronostikoak bete egiten dira ia urtero. Hondamendirik ez da gertatzen eta, asko jota, talderen batek dezente galtzen du eta besteren batek dezente irabazi. Horregatik, Euskotren ligako lau traineruak espero ditugu iganderako. Liga hasierako Zumaia eta bukaerako San Juan; bi taldeak euren bertsio onenean, alegia. Zarauzko igandeko Hibaika ere egokituko balitzaigu, hobeto. Eta Lekeitioko Oriok laukote bikaina borobilduko luke.

San Miguel ligako Hondarribia eta txapelketetako Bermeo ere han izango dira, nor baino nor. Bi faboritoen gerizpean, Orio. Mirotzek ez lukete zorte handirik behar bandera irabazteko. Kaiku hiru indartsuenen ubera ez galtzen saiatuko da. Eta horra falta diren hiruren izenak: San Juan, Cabo, Tiran, San Pedro. Ea Donostiarrak uda osoan bakarka lortu duen errendimendua eskaintzen digun, baina bakarrik aritu gabe. Denak hortxe egongo dira!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.