Felipe Eizagirre.
ARRAUN-MINEZ

Azken txanpan

2015eko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Hondarribiaz gehiegi idazten ari garela eta, haiek ekidin nahian beste ligetara ihes egin nahiko bagenu ere, alferrik genbiltzake. Han ere hondarribiarrez hitz egin behar; horixe da aurtengo marka! KAE 2 liga azken txanpa oso onarekin errematatuta, Castro harrapatu eta pasatu egin du haien bigarren ontziak behar zen unean, azkeneko banderez eta ligaz gain, lehenengo multzorako zuzeneko sailkapena ere etxeratuz. Esku artean estropadetako datuak baino ez izanda liga bat analizatzea oso kontu mugatua da; areago, bidegabea. Baina zerbait argi geratu bada, hori bi aurkari horiek uda guztian zehar elkarren artean izan duten lehia da. Pentsa, ligako azkeneko luzea azkarren egin duenak eraman du azkenean gozokia.

KAE 1 ligan ere, erabakitzeke zegoena erabaki da: Getariarekin batera, Zumaia ariko da San Miguel ligara igotzen saiatzeko kanporaketetan. Esperantza ontziak uda osoa egin du ona eta erregularra. Telmo Deun-ek, ostera, bi aurpegi erakutsiz ekin zion ligari, zalantzak sorraraziz. Egoera gainditu, eta ontzi lehiakor eta sendoaren itxurarekin bukatu du liga, ordea. Iraileko hirugarren asteburuan arerio zuzenak izango dira bi auzoak, eta ez harritu biak igotzen badira. Multzo horretan atentzioa eman digun beste kontua Donostiarraren hiru banderak izan dira; irabazte hutsagatik baino, hirurak erlojuaren kontra irabazi dituelako. Gainontzean hasieran espero izandakoa baino apalxeago jardun arren, bakarka behintzat bikain moldatu dira. Irailean datorkienerako izango dute zer landu, besteak beste.

Gipuzkoako Traineru Ligak tximistapean eman zituen larunbatean bere azken palakadak, non eta Colindresen. Liga hasieran lortutako abantailak bukaerara lider iristeko balio izan dio Zumaiari. Zorionak guztiei!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.