ESKUBALOIA. Helvetia Anaitasunak ez zuen inolako aukerarik izan atzo Bartzelona liderrari irabazteko Kataluniako hiriburuan. Asobal ligako hemeretzigarren jardunaldian, etxekoek aise menderatu zuten norgehiagoka (40-23). Hasi eta berehala hautsi zen emaitza, bi taldeen artean dagoen aldea agerian utziz. Nafarrek asteartean osatu zuten aurreneko entrenamendua talde osoa bertan zela, hamar egunez konfinatuta egon eta gero. Sailkapenaren erdialdean segituko du Quique Dominguezen taldeak atzo galdu arren. Hurrengo partida datorren larunbatean dauka, Valladoliden aurka, etxean.
Bidasoak gaur jokatuko du. Artalekun ariko da, Cangasen aurka (12:00, ETB1). Leonen Ademarren etxean asteazkenean emandako maila onari segida ematen badiote, ez luke arazo handirik eduki behar Jacobo Cuetararen taldeak beste bi puntu lortzeko. Horrela eginez gero, bigarren postuan are gehiago egonkortuko litzateke Bidasoa. Aurkariak bederatzi puntu baino ez dauzka, eta atzeko taldeen multzoan dabil. Lehen itzuliko partidan, gipuzkoarrek aise menderatu zituzten galiziarrak (22-35).
Anaitasunak galdu egin du Bartzelona liderraren etxean
Aurreneko minutuetan erabakita utzi dute partida kataluniarrek, eta nafarrek ez dute aukerarik izan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu