ESKUBALOIA. Amaitu da aurtengo bidea Espainiako Kopan Anaitasunarentzat. Nafarrak azken fasetik urrats batera geratu dira, atzo Ademar Leonen kontra 27-28 galdu ostean. Partida estua eta lehiatua izan zen, eta, azkenean, Espainiako taldearentzat izan zen garaipena. Hala, ez da euskal talderik izango Kopako azken fasean.
Bestalde, asteazken iluna izan zen Espainiako Ohorezko Mailan ari diren hiru euskal taldeentzat, guztiek galdu egin baitzuten. Atzo irabazita kanporaketei begira lehen postua ziurtatua zuen Berak Berak, baina bi golen aldeaz galdu zuen: 33-31. Beheko borrokan daude murgilduta Zuazo eta Beti Onak. Kolpea jaso zuten biek. Bizkaitarrek 22-19 galdu zuten Gijonen, eta nafarrek Ro'Casaren aurka etxean: 22-25. Larunbatean elkarren aurka jokatuko dute derbia.
Anaitasuna Kopatik kanpo geratu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu