Anaitasuna eta Beti-Onak taldeek gaur jokatuko dute

Eider Hernandez, jaurtitzen. BETI-ONAK.
2023ko irailaren 6a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Espainiako maila nagusian ari diren Nafarroako bi taldeek gaur jokatuko dute. Biek oso lehia zailak dituzte: Beti-Onak-ek Malagari egingo dio bisita (20:00), eta Anaitasunak Bartzelonari (20:30).

Atarrabiakoak konfiantzaz gainezka ariko dira, irabazi egin baitzuten sasoiko lehen partida, etxean, Guardesen aurka. Gaur, erronka zailagoa dute, egungo txapelduna baita Malaga. Gainera, galdu egin zuen estreinako partidan, Elxen.

Anaitasunak, berriz, denboraldiko lehen partida jokatuko du. Eta hasteko, neurketarik zailena egokitu zaio: Bartzelona ahalguztidunaren aurka, eta haren pistan. Iruindarrek, gutxienez, lehiakorrak izan nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.