Bigarrenean ere ez. Bere lehen liga irabazteko aukera zuen gaur Ampo Ordiziak, baina ezin izan du Santboiana gainditu (23-17). Partida borrokatua izan da Sant Boin (Katalunia), eta dozenaka zaleren babesa izan du Goierriko taldeak. Ordiziako plazan ere elkartu dira zaleak, lehia ikusteko.
Bukatu da Espainiako Ligako finala. @ORDIZIARUGBY-k 23-17 galdu du. Txaloak #Ordizia-n. Denboraldi ikaragarria izan da. #bultzordiziapic.twitter.com/TpMgvZhpIW
— Jon Ordoñez Garmendia (@jonordoez) June 5, 2022
Ondo hasi dute neurketa ordiziarrek: zazpigarren minutuan egin du lehen entsegua Elliot Ryanek, eta Valentin Cruzek transformatu du. Atsedenaldiaren aurretik, ordea, markagailua irauli dute etxekoek (13-7). Bigarren zatian izan ditu aukerak Ampok, baina Santboianak baliatu ditu.
Dena den, denboraldi bikaina izan da Ordiziarentzat. Bigarren aldiz jokatu dute ligako finala, baina oraingoan ere ezin izan dute garaikurra altxatu. Ea hirugarrengoan.
🖤 Honaino ekarri gaituzu, baina ez da posible izan. Itzuliko gara!
— AMPO ORDIZIA (@ORDIZIARUGBY) June 5, 2022
🖤 Nos has traído hasta aquí, pero no ha sido posible. ¡Volveremos!
We miss you, Uso. pic.twitter.com/7psoChjWAN