Hamaikakoak

Ametsari tiratzeko hamaikako bat

Osasuna eta Real Madril amorratzen iritsiko dira gaurko hitzordura. 2005etik Espainiako Kopako finalik jokatu gabea da Osasuna; eta Real Madril ere ez 2014az geroztik. Hauek dira bi entrenatzaileek hasieran zelairatu ditzaketen hamaikakoak.

jarraia227588.jpg
2023ko maiatzaren 5a
22:25
Entzun

Osasunako zaleek ezingo dituzte Nacho Vidal eta Darko Brasanac ikusi finalean, baina hamaikako sendo eta gogotsu bat zelairatzeko aukerarik ez du faltako Jagoba Arrasate entrenatzaileak. Atean, segurua da Sergio Herrera. Atzealdean, Aridane, David Garcia eta Juan Cruz ere ia segurutzat eman litezke hasierako hamaikakoan. Moncayola ere bai, baina leku diferenteak har ditzake zelaian, eta hamaikakoa osatzeko apustuaren arabera mugitu dezake Arrasatek. Aurrean, berriz, Ante Budimir hasieratik aterako ote duen izan liteke beste galdera. Abde eta Chimy Avila ia seguruak dira. Kike Barja izan liteke beste aukera. Aukera horien arabera, Torro, Moi Gomez eta Aimar Orozekin osatuko du erdiko aldea. Hau gerta liteke final handia hasieratik jokatzen hasiko den hamaikakoa:

Luka Modric. Hori da gaurko partidarako galdera nagusietako bat Real Madrilen. Osatu da jokalaria, eta deitu egin du Ancelottik, baina ez da segurua haren egoera, eta aulkian hasiko du partida, ia seguru. Real Madrilek Txapeldunen Ligako finalerdia jokatuko du asteartean, eta zalantza hori ere ibiliko du entrenatzaileak buruan. Ferland Mendy ere ez da osatu finalerako; Ceballosek edo Txuamenik har dezakete haren lekua. Atzeko lerroa osatzeko, berriz, ikusi beharko da noren alde egingo duen gaur: Militao edo David Alaba. Nacho Fernandezen lekua, berriz, Eduardo Camavingak har dezake. Aurki argituko dira galdera horiek guztiak. Bitartean, hauxe da Ancelottik zelairatu dezakeen hamaikakoa:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.