Amaia Gorostiza izendatu dute Eibarreko presidente

Alex Aranzabal ordezkatzeko aukeratu du Administrazio Kontseiluak. Gaur prentsaren aurrean agertuko da

Lehen Mailako presidente emakumezko bakarra da Gorostiza. BERRIA.
2016ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Eibarrek argitu du nork hartuko duen Alex Aranzabalen lekukoa presidente karguan: Amaia Gorostiza izango da presidente berria. Eibarren ez ezik, Lehen Mailako gizonezkoen futbol ligan presidente kargua duen emakume bakarra da, nahiz talde armaginaren administrazio kontseiluan gizonezkoak diren gainerako 11 kideak. Gorostizak gaur hitz egingo du prentsaren aurrean, taldea zuzentzeko zer-nolako asmoak dituen azaltzeko. Administrazio Kontseiluak atzo gauean hartu zuen erabakia, eta azaldu zuen Gorostiza 2014az geroztik dela Administrazio Kontseiluko kidea. Eibarren bertan sortua da, eta Grupo Amaya Telleria enpresako Administrazio Kontseiluko kidea da, baita Elkargiko kide eta beste zenbait enpresetako kontseilari ere. Aranzabalen lekua hartuko du Gorostizak. Aranzabal zazpi urtez izan da Eibarreko presidente, 2009tik. Lehen Mailaraino igotzea lortu du taldeak haren urteetan, eta baita kapital handitze bat egitea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.