Uztailaren 15ean hasi zen Emakume Master Cup txapelketa, Haron (Nafarroa). Lau bikote aritu dira torneoan: Amaia Aldai eta Andrea Capellan, Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses, Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminde, eta Leire Garai eta Itxaso Erasun. Azkenean, Amaia Aldai eta Andrea Capellan pilotariak gailendu dira finalean.
Atzo jokatu zen, Zumaiako (Gipuzkoa) Aitzuri pilotalekuan, eta Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminderen aurka neurtu behar izan zituzten indarrak irabazleek. Aldai eta Capellan oso sendo agertu ziren hasiera-hasieratik, eta, azkenean, 22-7 irabazi zuten partida.
Amaia Aldai, gainera, txapelketako pilotaririk onena izendatu zuten, eta, finala irabazita, azken San Fermin txapelketan geratu zitzaion arantza atera ahal izan zuen, Garairen eta Gaminderen aurka galdu baitzuen, emaitza beragatik.