Altuna-Martijak erraz irabazi dute Zarauzko torneoa
PILOTA. Jokin Altuna eta Julen Martija nagusitasun osoz gailendu ziren herenegun Zarauzko torneoan (Gipuzkoa), 22-11 irabazi baitzieten finalean Iker Irribarriari eta BeƱat Rezustari. Lehia hasi eta berehala geratu zen erabakita, Altuna III.a-Martija 15-2 jarri baitziren aurretik. Amezketakoa izan zen partidako onena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu