Binakako Txapelketako finalean izango dira Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta. Atzo, Labriten, 22-17 irabazi zieten Artolari eta Imazi, eta Altuna III.ak eta Martijak gaur lortutako garaipenak ziurtatu die postua. Txapelketatik kanpo geratu dira Jaka eta Mariezkurrena II.a.
Mariezkurrenaren eskuin eskua ez zegoen behar bezala, eta jokoan nahi beste sartu ezinda ibili da atzelaria. Hori baliatu dute Altunak eta, bereziki, Martija on batek, lehia nahi zuten tokira eramateko. Jaka saiatu da urrutitik sartzen, baina ez da nahikoa izan.
Datorren astean norgehiagoka erabakigarria jokatuko dute puntu banarekin diren bi bikoteek, Artola-Imazek eta Altuna-Martijak. Irabazten duenak jokatuko du finala Etxeberria-Zabaletaren kontra.