PILOTA. Jokin Altunak 22-10 irabazi zion atzo Peio Etxeberriari, etalau eta erdiko San Fermin torneoko Aspeko adarreko finalerako sailkatu zen. Amezketarrak Joseba Ezkurdia izango du aurkari, ostiralean, Sopelan (Bizkaia). Irabazlea uztailaren 7ko finalean egongo da.
Altuna III.a nagusitasun handiz gailendu zen, eta Eibarko (Gipuzkoa) pilotalekuan bildutako zaleek espero baino oreka gutxiago ikusi zuten. 13-3 aurreratu zen 11-1eko partzial baten ondoren, eta Etxeberriak ezin izan zion buelta eman aldeari.
Jaialdiko lehen partidan, Julen Egigurenek itxura ona eman zuen profesional mailako debutean. Zabaletarekin bikote eginez, 22-13 irabazi zien Zabala eta Martijari. Aurrelari azpeitiarrak hamar tanto egin zituen.
Altuna III.ak ez dio aukerarik eman Etxeberriari (22-10)
Julen Egigurenek 22-13 irabazi du profesional mailako debutean. Itxura oso ona eman du, hamar tanto eginda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu