Brasilgo Munduko Kopa. Irudia. Fortaleza
Alferrikako otoitzak: Neymar ez da gehiago ariko
Larria zirudien lesioak, eta aurreikuspen ezkorrenak bete dira. Neymarrek orno bat hautsita du, eta gutxienez hilabete eta erdi beharko du berriro jokatzeko. Beraz, ez da gehiago ariko Munduko Kopan. Alferrikakoak izan dira herenegun gauean Brasilgo jokalaria Fortalezako Sao Carlo ospitalera iritsi bezain laster han bildu ziren zaleen otoitzak. Haren lesioa kolpe gogorra da, eta hutsune garrantzitsua Alemaniaren aurkako finalerdirako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu