Alemania bigarrenez izan da Europako txapeldun, eta jokoetan egongo da

ESKUBALOIA. Alemaniako selekzioak bigarren aldiz irabazi du Europako Txapelketa, eta, bide batez, Olinpiar Jokoetarako sailkatu da. Herenegun irabazi zuen finala (24-17), Espainiaren aurka, Krakovian (Polonia). Espainiako selekzioan hiru euskal jokalari zeuden: Julen Aginagalde, Nico Mindegia etaEduardo Gurbindo. Atariko torneo bat jokatu beharko dute jokoetarako sailkatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu