Albisuk binakako torneoa jokatuko du sanferminetan

Berritasun gutxiko feria antolatu dute enpresek, eta azken urteetako sei bikoteko eskemari eutsiko diote torneoan

Sanferminetako torneoan ariko diren pilotariak, Olaizola II.a falta da. I.U. / ARP.
Imanol Magro Eizmendi.
2011ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Buruz buruko finala da egun pilota munduaren interesgunea, baina egutegia aurrera doa, eta sanferminetako feria ate-joka dago. Enpresek atzo aurkeztu zuten, eta belaunaldi aldaketa nabari da. Asegarcek udan Jon Ander Albisu gazteari aukera emango ziola esan zuen, eta Iruñean jasoko du aurrenekoa. Ataundarrak Olaizola II.arekin jokatuko du. Aspek, berriz, Merino II.ari aukera emango dio. Era berean, Beroizen lehen partida garrantzitsua izango da Asegarcerekin.

Feria uztailaren 7an hasiko da, goizez. Azkenean Asegarcek Olaizola II.ari ez itxarotea erabaki zuen, eta Nafarroako lau t'erdiko txapelketako finala ohiko egunean jokatuko da. Bengoetxea VI.a sailkatuta dago, eta larunbatean ezagutuko du aurkaria, Irujo eta Idoatek Naiaran (Errioxa) jokatuko duten partidan. 7an hasiko da ere bai, gauean, binakako torneoa. A multzoan Titin III.a-Zubieta, Berasaluze VIII.a-Begino eta Irujo-Merino II.a ariko dira. B multzoa, berriz, 8an hasiko da, eta bertan Olaizola II.a-Albisu, Xala-Pascual eta Bengoetxea VI.a-Beroiz elkartuko dira. Multzo bakoitzeko irabazleek 14an jokatuko dute finala.

Ardoaren desafioa ere jokatuko da, 13an, baina enpresek aldatu egin dute. Hiru partida jokatuko dira, eta gehien irabazten dituen enpresak lortuko du saria. Nabarmentzekoa Merino I.ak eta Olaetxeak 2. Mailako buruz burukoaren finala jokatuko dutela egun horretan.

Aretxabaleta, Belokiren aurka

Andoni Aretxabaletak uztailaren 17an egingo du debuta Asegarcerekin Markinan, eta enpresak dagoeneko zehaztu du partida. Debutaria Bengoetxea VI.arekin ariko da, Berasaluze VIII.a eta Belokiren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.