FUTBOLA. Igoera lortu osteko ospakizunak amaituta, Alaves hasi da hurrengo denboraldirako lanak egiten. Lehen egitekoa Sergio Fernandez kirol zuzendariari kontratua berritzea izan da. Fernandezek 2026 arte luzatu du hitzarmena Arabako taldearekin. Datorren denboraldia Gasteizen egiten duen zortzigarrena izango da. «Asko eskertzen dut nire lanean erakutsi didaten konfiantza. Igo edo ez, jada ari ginen datorren denboraldia prestatzen. Lehen Mailan aritzeak lan eta ardura gehiago dakar, baita ilusio handiagoa ere. Igotzeko helburua lortu dugu, eta orain denek elkarrekin lan egin behar dugu datorren denboraldian mailari eusteko helburua lortzeko».
Bestalde, zaleei eskerrak emateko ateratako eskutitzean, klubak baieztatu zuen Luis Garcia Plazak jarraituko duela datorren denboraldian ere taldea zuzentzen. Teknikariak klausula bat zuen kontratuan, eta hor aukera ematen zitzaion igoz gero beste denboraldi batez jarraitzeko; klubak baliatu egin du hori.
Alavesek kontratua berritu dio Sergio Fernandezi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu