Espainiako Kopako final-hamaseirenetako zozketa egin dute eguerdian. 32 talde, hamasei partida guztira. Bigarren fasean sailkatu diren 28 taldeen eta Espainiako Superkopako lau taldeen (Bartzelona, Betis, Real Madril eta Valentzia) izenak ziren zozketa ontzian. Urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean jokatuko dituzte hirugarren faseko partidak.
Lehen eta bigarren RFEF mailan, Espainiako bigarren mailan eta lehen mailan diren taldeak izan dira zozketak. Partida bakoitza maila apaleneko taldearen etxean jokatuko da; maila bereko taldeen artean, zozketan lehen atera denarenean (ezkerrean diren taldeak). Hona hemen Espainiako Kopako final-hamaseirenetan jokatuko diren partidak:
Eivissa Illes Pitiuses - Betis
CP Cacereño - Real Madril
Intercity - Bartzelona
La Nucia - Valentzia
Logroñes – Reala
Eldense - Athletic
Pontevedra - Mallorca
Tarragona - Osasuna
Linares - Sevilla
Ceuta - Elche
Alaves - Valladolid
Levante - Getafe
Real Oviedo - Atletico Madril
Cartagena - Villarreal
Sporting Gijon - Rayo Vallecano
Espanyol - Celta