Ajeekin arrastaka

Olaizola II.a da faborito gaur —100-30i—, Iruñean, Saralegiren aurkako lau t'erdiko finalerdian.Irabazleak Irujo du zain finalean

Ekaitz Saralegi, sakea egiteko abiada hartzen, iragan asteazkenean. I. U. / ARP.
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Aimar Olaizolak eta Ekaitz Saralegik lau t'erdiko txapelketako bigarren finalerdia jokatuko dute gaur, Iruñean, Labrit pilotalekuan (16:45). Biak euren sasoirik onenean ez dauden arren, apustuzaleentzat Goizuetakoa da faborito, eta dirua nabarmen irtengo da bere alde: 100-30i. Irabazleak Juan Martinez de Irujo du zain finalean. Ondo bidean, 14an jokatuko da finala.

Ajeekin arrastaka iritsi dira biak gaurko partidara. Olaizola ez dago bere sasoirik onenean, eta berak, onarturiko zalantzekin, uste hori sakondu du. «Pilotari abiadura eman ezinda nabil». Aurtengo txapelketan partida bat galdu du aspaldiko partez, eta irabazitakoetan ez du beste munduko distirarik egin. Hala ere, finalerdietan da, eta faborito gisa. Beste inor baino hobeto moldatzen da kaiolan, eta berezko maila sasoia baino garrantzitsuagoa da.

Ekaitz Saralegi, berriz, jokatu gabe dago duela hilabete ezker eskuko hatz luzeko punta hautsi zuenetik. Minak ez dio jokatzea eragotziko, taxuz entrenatzerik izan ez duen arren. Finalean sartzeko aukera izatea edozein min jasateko moduko arrazoia da, eta babes batekin ariko da. Iaz ere elkarren aurka jokatu zuten eta Olaizolak 22-18 irabazi zuen partida bikain batean. Labrit kostata beteko da; herenegun, kantxako 200 sarrera gelditzen ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.