AIZKORA. BANAKAKO URREZKO AIZKOLARIEN LEIHAKETA. Gazte arituen arteko dema

Azurmendik, bera eta Nazabalen arteko aldea gero eta txikiagoa dela erakusteko erronka du

DONOSTIA
2004ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Bete-betean sartuko da Banakako Urrezko Aizkolarien Lehiaketa ligaxkako lehian. Sei aizkolarien zerrenda finkatu da, eta, gaur, B adarreko bigarren jardunaldiko norgehiagoka izango dute Floren Nazabal Etxarri-Aranazkoak (Nafarroa) eta Iñaki Azurmendi Beasaingoak (Gipuzkoa). Nazabalek 2 minutu eta 21 segundoko aldea atera zion Olasagastiri lehen jardunaldian, joan zen igandean, Zumaian.

Nazabalek (35 urte) adin bertsuko aizkolaria izango du kontrario gaur. Izan ere, Azurmendik 32 urte bete zituen herenegun. Nafarra, iazko Euskal Herriko Maila Nagusiko txapeldunordea da, eta baita Nafarroako Maila Nagusikoa ere. Gipuzkoarra, berriz, laugarren sailkatu zen Euskal Herrikoan Nazabalengandik 2 minutu eta 45 segundora. Kanporaketan ere, etxarriarra gailendu zen, 3 minutu eta 6 segundoko aldearekin. Kontuan hartzeko beste lehia Donostiako Urrezko Kopa izan zen, eta hartan ere Nazabal gailendu zitzaion Azurmendiri 5 minutu eta 41 segundoko aldearekin. Azurmendi Gipuzkoako txapelduna da.

Azurmendik onartzen du koska bat beherago dagoela

Aurreko erreferentzia horiek guztiak kontuan hartuta, Azurmendik aitortu du bien artean badagoela koska bat: «Badakit nahikoa zail dudala Nazabali irabaztea. Nolanahi ere, orain hiru urte ezinezkoa ikusten nuen onenen parera heldu ahal izatea, baina pixkanaka hurbildu natzaie». Iazko Euskal Herriko finalean Nazabalek ateratako aldea «normaltzat» jo du arriarandarrak.

Joan zen igandean aukera izan zuen Nazabalen lana gertutik jarraitzeko, eta azterketatxo hauxe egin du kontrarioaz: «Hasierako egurretan beteta ikusi nuen, baina aldea egin zuenean bere lana egin zuen». Nazabalek 29 minutu eta 19 segundo behar izan zituen hamabi enborrak ebakitzen, eta erreferentzi «ona» izan daitekeela denbora hori adierazi du Azurmendik.Joan zen asteazkenean elkarren kontra aritu ziren biak erakustaldi batean, Arrespalditzan (Araba). 28 minutuko lanean, Nazabalek 4 segundoko aldeaatera ziola esan zuen,eta «lan ona» egin zuela nabarmendu zuen Gipuzkoako txapeldunak.Azurmendik lau egurrik txikienak eta lau kanaerdikoak plazaratuko ditu. Nazabalek torneoko bigarren saioa jokatuko du eta Azurmendik bosgarrena, Txapartegi, Barberena, Aitor Senosiain eta Peñagarikano kanporatu ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.