Faborito nagusia zen, eta ez zuen huts egin. Floren Nazabalek irabazi zuen herenegun Arbizun (Nafarroa), maila nagusiko Euskadiko Aizkora Txapelketako finala. Etxarri-Aranazko (Nafarroa) aizkolariak nagusitasunez eskuratu zuen txapela, eta oso atzean utzi zituen harekin batera finalean aritutako beste bost aizkolariak. Nazabalen denbora 39.13 izan zen. Hark baino minutu eta erdi pasatxo gehiago behar izan zuen Joxemari Olasagastik lana amaitzeko (40.47). Handia izan zen Igeldokoaren eta hirugarren sailkatuaren arteko aldea ere, Iñaki Azurmendik, iazko txapeldunak, 42.10eko marka egin baitzuen.
Igandean jantzitakoarekin maila nagusiko seigarren txapela du Nazabalek. Beraz, berdindu egin du Anjel Arrospideren eta Olasagastiren marka. Etxarri-Aranazkoak ziurrenik txiki utziko du bi aizkolari handi horien marka, 43 urterekin oraindik denbora batez lehiatzeko indarra eta sasoia baitu. Herenegun erakutsi zuen indartsuena izanda.
Aizkolari handienen pare jarri da Floren Nazabal
Etxarri Aranazkoak nagusitasunez irabazi zuen maila nagusiko seigarren txapela herenegun, Arbizun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu