Aitzol Atutxa Euskal Herriko Txapelketako finaletik kanpo geratu da
AIZKORA. Ezustea izan zen atzo Gasteizen, Lehen Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finalerdian. Azken bost aldietako garailea, Aitzol Atutxa, finaletik kanpo geratu da. Zortzigarren amaitu zuen, eta sei aizkolarik dute lekua finalean: Iker Vicente, MikelLarrañaga, Iñaki Azurmendi, Julen Alberdi, Eneko Otaño eta Jon Rekondo. Finala hilaren 27an jokatuko da Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu