Aitor Zubietari ebakuntzak egingo dizkiote meniskoan eta orpazurdan

Imanol Magro Eizmendi.
2015eko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Aitor Zubietari ebakuntza bana egin beharko diote hanka bakoitzean, eta hilabeteak igaroko ditu pilotalekuetatik kanpo. Ezkerreko hankako orpazurdan lesio kronikoa du, eta eskuinekoaren kanpo aldeko meniskoko zati bateko haustura. Atzo egin zuen erresonantzia magnetikoa, eta biak konpontzeko ebakuntza gelatik pasatu beharko du. Aspek jakinarazi duenez, «hilabeteak» beharko ditu itzultzeko. Orpazurda hausturetan sei hilabete inguru behar izaten dira. Hauek ez dira Zubietak izan dituen lehen lesio larriak,2010ean eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi baitzuen.

Zubietak, beraz, ezingo du jokatu binakako txapelketan, eta, oraingoz, Miguel Merinok ordezkatuko du Iker Irribarriaren alboan. Ordezko atzelariak igandean jokatuko du lehen partida. Ligaxkako laugarren jardunaldia bihar hasiko da, Eibarren (17:00), Altuna-Merino II.a eta Artola-Albisuren arteko partidarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.