Aitor Zubietak epeak agortuko ditu, eta bihar goizean erabakiko du igandean binakako finalerdietako ligaxkako partida jokatuko duen ala ez. Zubietak proba egingo du Carlos Navarro bere entrenatzailearekin eta horren arabera erabakiko du. «Nire onenean egon ez arren, bostik edo seitik minik gabe piloteatu badezaket jokatuko dut». Zubietak eskuin eskuko kailua garaiz gogortzea espero du, arazo larriena, baina, ezkerrean du. Zurda bat handituta du eta ez dio pilota astintzen uzten. Atzoko pilota aukeraketan ez zuen takorik jantzi ere egin. «Gakoa takoekin asmatzea izango da, eta, hala ere, ez dakit jokatuko dudan», esan zuen. Bere aurkariek, aldiz, Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak ziurtzat jo zuten Zubietak jokatuko duela.
Retegirekin negoziatzen
Aspe eta Julen Retegi pilotariaren kontratu berritzea negoziatzen ari dira eta momentuz ez dago akordiorik. Pilotaria eta enpresa bi aldiz bildu dira honezkero eta Retegik ez du jasotako eskaintza onartu. Retegik martxoaren 21ean jokatu zuen azken partida eta, momentuz, ez da ageri Asperen jaialdietan. Retegi buruz buruko txapeldunorde izan zen iaz.
Aitor Zubietak bihar goizean erabakiko du igandean jokatuko duen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu