Aitor Zabaleta omentzen duen abesti bat grabatu du BERRIAk

Hilketaren 25. urteurrena bete da aurten, eta Aingeru Gorrotxategik hura hil zutenean sortu zuen abestia plazaratu du orain. Realak omenaldi bat egingo dio 1998an Madrilen hil zuten zale txuri-urdinari.

Aingeru Gorrotxategi, Reale Arenako harmailetan abesten. BERRIA
nerea intxausti
2023ko abenduaren 15a
16:00
Entzun

25 urte bete dira Aitor Zabaleta labankada batez hil zutenetik, 28 urte zituela, Madrilen. Haren oroimena bizirik mantentzeko, Aingeru Gorrotxategik Zerutik kantua idatzi dio, eta BERRIAk Reale Arenako harmailetan grabatu du abestiaren bideoa. Gorrotxategik «lotura pertsonal sakona» du gertatutakoarekin: duela 24 urte konposatu zuen abestia, eta, eragiten zion «tristura» zela medio, orain arte ez du grabatu. BERRIAk Gorrotxategi elkarrizketatu du, eta igandean argitaratuko du elkarrizketa hori.

Hain zuzen, igandean Realak ere Aitor Zabaleta gogoratuko du. Talde txuri-urdinak Betisen aurka jokatuko du 16:15ean, eta iragarri dute partida baino lehen eta partidaren ondoren omenduko dutela. «Igandean hamabik jokatuko dugu berriro», esan dute Realekoek.

Ikusi gehiago

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.