Aimar Olaizola izendatu du Baikok enpresako kirol arduradun
PILOTA. Hiru hilabete iragan dira Aimar Olaizolak pilota profesionala utzi zuenetik. 23 urteko kirol ibilbideari esan zion agur, sorterrian, Goizuetan (Nafarroa). Atzo jakin zenez, Olaizola II.ak pilota profesionaletik askorik urrundu gabe eginen ditu urratsak hemendik aurrera ere. Beste kargu batean arituko da: Baiko Pilota enpresak kirol arloko arduradun izendatu du. Beraz, bueltan da goizuetarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu