Hiru hilabete iragan dira Aimar Olaizolak pilota profesionala utzi zuenetik: 23 urteko bideari esan zion agur 2021eko azaroaren 13an, sorterrian, Goizuetan (Nafarroa) jokatutako azken partidaren ondotik. Ordea, gaur jakin denez, Olaizolak pilota profesionaletik askorik urrundu gabe eginen ditu urratsak hemendik aurrera ere. Beste kargu batean arituko da: Baiko Pilota enpresak kirol arloko arduradun izendatu du goizuetarra.
Ikusi gehiago: Aimar Olaizola: «Ez diot beldurrik hurrengo egunari; asebeteta nago»
Baikok Twitter bidez eman dute erabakiaren berri:
â—ï¸ÂÂÂÂAimar Olaizola Baiko Pilotako kirol arloko arduraduna izango da
— Baiko Pilota (@baikopilota) February 16, 2022
📠https://t.co/qmKtjKMtOb
â—ï¸ÂÂÂÂAimar Olaizola ocupará el puesto de responsable del área deportiva de Baiko Pilota pic.twitter.com/PJ6yHrBxnP
«Aimar Olaizola bere kirol ibilbide arrakastatsuan lortutako esperientzia Baikoko pilotariei helarazten saiatuko da», zehaztu du enpresak ohar batean. Olaizolaren ibilbide oparoa ekarri dute gogora, halaber: 26 final jokatu ditu, eta hamalau txapel irabazi.