ATHLETIC. Josu Urrutiak ez du argitu bere burua berriz ere Athleticeko presidente kargurako aurkeztuko duen ala ez, baina ez dirudi asmorik duenik. Atzo bazkide konpromisarioen batzarrean esaniko hitzetatik ondorioztatu daiteke ez dela 2019ko hauteskundeetan egongo. Ez zuen erabakirik zehaztu, baina agur hitzak erabili zituen bere hitzaldian, eta bere agintaldiaren balantze luze zabala egin zuen. Bere ondoren mintzatu ziren zuzendaritza taldeko beste kideek esker ona adierazi zioten Urrutiari.
Bere erabakia ez zuen argitu, ezta hauteskundeen eguna zein izango den ere. Udaberrirako espero dira dena den. Urrutia 2011n aukeratu zuten presidente aurrenekoz eta 2015ean kargua berritu zuen. Presidente izandako urte guztietan arazo handirik gabe lortu izan du bazkideen babesa batzarretan, eta atzo ere bere kontuak onartu zituzten. 129 milioi euroko gastuak, eta 189 milioiko diru sarrerak aurkeztu zituen Urrutiak. Taldeak inoiz aurkeztu dituen kopuru handienak dira, hein handi batean salduriko jokalarien eraginez.
Agur hitzak esan ditu Urrutiak batzarrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu