Aginagalde garaipen batekin agurtu da

Julen Aginagalde, atzo. A. C. / FOKU.
2023ko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESKUBALOIA. Egun berezia izan zen atzokoa Artalekun, Julen Aginagalderen erretiroaren eguna. Bada, Bidasoak garaipen batekin agurtu du Aginagalde. 32-31 hartu zuen mendean Puente Genil. Atsedenaldian 16-13 zen aurretik Jacobo Cuetararen taldea. Ander Ugarteren eta Jon Azkueren agur partida ere izan zen. Ugartek ere erretiroa hartuko du, eta Azkuek Limogesen jokatuko du.

Anaitasunak ere ez zuen ezer jokoan azken jardunaldian. Aurreko astean lortu zuen mailari eustea. Baina nafarrek ezin izan zuten denboraldia aho zapore onarekin amaitu, zazpi golen aldeaz galdu baitzuen Benidormen: 25-32. Carlos Txokarro kapitainaren azken partida izan zen, hark ere erretiroa hartuko baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.