Atzerako eragina. Lan itunak atzerako eragina izan behar du 2019ko urtarrilaren 1etik.
Iraupena. Gutxienez 2020ko ekainaren 30 arte, eta, bestela, berri bat sinatzen den arte. Gutxieneko soldata KPIaren eta txapelketak sortzen dituen irabazien arabera moldatuko da.
Lanaldia. 35 ordu astean. Bidaien iraupena murriztuko da. Talde bakoitzeko kontratuen %25 baino ez da partziala izango.
Oporraldia. 30 egun, horietatik 21 udan eta segidan.
Gaixoaldia. Soldata osoa kobratuko da, gaixoaldiaren arrazoia edozein izanda ere.
Bigarren taldeko jokalariak. Lan hitzarmenean egongo dira baldin eta lehen taldeko deialdian sartzen badira lau aldiz jarraian edo denboraldi osoan sei bider.
Sexu jazarpenaren edo haurdunaldiaren inguruko protokoloa. Bertan jasoko dira jokalarien eskubideak.
Irudi eskubideak. Lan hitzarmenean jasoko da horien kudeaketa, eta bermatuko da jokalariek horren parte bat jasotzea.
AFE-REN ESKARIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu