Abiada hartuta dago

Inaxio Perurenak hiru kilo hobetu du bere marka, 308 kiloko harria altxatuta. Bi hilabete eskasean zortzi kilo gehiagoan jarri du bere marka

Inaxio Perurena, 308 kiloko harria bizkarrean duela, atzo, Leitzako Amazabal pilotalekuan. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Julen Etxeberria.
2016ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Sufritu egin zuen Inaxio Perurenak 303 kiloko harriarekin. Hirutan ahalegindu zen, baina alferrik; ezin izan zuen bizkarreratu. Nerbio kontua zen, etxean, ikuslerik gabe, hamaika aldiz altxatua baitzuen harria. Horregatik, hurrengo ahaleginak etxean egitea erabaki zuen, herriko pilotalekuan, publizitate asko egin gabe, eta sarrera kobratu gabe. Borondatea besterik ez, dopin kontrol eta beste gastuak ordaintzeko.

Eta apustua bikain atera zaio Inaxio Perurenari. Bi hilabete eskasean zortzi kilo gehiagoan jarri du bere marka harri-jasotzaile leitzarrak, 300 kilotik 308ra. Joan den otsailaren 27an eman zion lehen hozkada bere markari, 305 kilokoa altxatuta, eta, atzo, bigarrena eman zion, 308 kilokoa bizkarreratuta. Ahalegin bakarra behar izan zuen. Oso garbia izan zen, zalantzarik gabekoa. «Oso pozik nago. Bikain atera da dena», aitortu zuen Inaxio Perurenak marka egin berritan. Sasoiko dago leitzarra, baina ez du beste ahaleginik egiteko asmorik, hurrengo asteetan erakustaldien txanda izango baita.

32 urteko harri-jasotzailea hirugarrena da kilo gehien altxatu dutenen artean. Aita, Iñaki du aurretik, 320 kilorekin, eta gero, Mieltxo Saralegi, 329 kilorekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.