601 euroko isuna Merino II.ari, materiala kritikatzeagatik

Pilotak kaskarrak zirela eta «lapurreta» egin ziotela salatu zuen atzelariak, eta horregatik zigortu du EPELek

2018ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Eskuzko Pilota Enpresen Ligak 601 euroko isuna jarri dio David Merinori, atzelariak materialaz esandakoagatik. Irribarria-Merino II.ak 22-20 galdu zuen joan den abenduaren 29an, Tolosan (Gipuzkoa), Olaizola II.a-Untoriaren aurka, eta partida amaitutakoan oso gogor mintzatu zen piloten inguruan. «Hau ez da ez pilota ez beste ezer. Aimarrek jokoan jarri duena kaka bat zen, laugarren edo bosgarren mailan jokatzeko. Emaitza lapurreta bat da», esan zuen Merino II.ak.

Ligaxkako bederatzigarren jardunaldiari dagokionez, Ladis Galarza ez dago oraindik jokatzeko prest, eta Alvaro Untoriak ordezkatuko du igandean, Irribarria-Merino II.aren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.