6.000 parte hartzaile izango dira Lilatoian, inoiz baino gehiago

ATLETISMOA. Martxoaren 5ean egingo da aurtengo Lilatoia. 6.000 emakumek eman dute izena, inoiz baino gehiagok. 09:40ean, beroketa eginen dute. Proba 10:30ean izango da. Esku bizikletako modalitatekoak aterako dira lehenengo, eta gero korrika ariko direnak. Jarraian, 11:30 aldera, udaletxeko balkoian sari banaketa egingo dute. Euro solidarioa Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioari emango diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu