300 igerilaritik gora Gabonetako Txapelketan

2022ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
IGERIKETA. Gaur jokatuko da Eguberrietako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa Donostiako Paco Ioldi igerilekuan. Probaren 40. aldia izango da aurten, eta 300 igerilari inguru arituko dira lehian. Hiru modalitatetan neurtuko dituzte indarrak: tximeletakoan, bizkarrekoan —50 eta 100 metro— eta estilo librean— 200 metro—.

Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Espainiako, Portugalgo, Alemaniako eta Italiako igerilariak izango dira parte hartzaileen artean. Horien artean, Olinpiar Jokoetan parte hartu duten zazpi, eta nazioartean lehiatzen diren hamar izango dira. Euskal herritarren artean lau izen aipatu behar dira: Nahia Zudaire, Iñigo Llopis, Maider Redin eta Nahia Garrido. Azken horrek 15 urte baino ez ditu, eta berriki hiru domina lortu ditu Espainiako Txapelketetan.

Iazko garaileak, Hugo Gonzalez eta Simona Kubov, ez diraDonostian izango. Hala, proba irabazteko bi dira faboritoak: Gabriel Lopes portugaldarra eta Jesicca Vall kataluniarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.