«Hona hemen 58. edizioko Behobia-SS kamiseta ofiziala. Gure filmeko kamiseta, 'Behobiaren bila'». Hitz horiekin eta bideo batekin aurkeztu du Fortuna kirol elkarteak X sare sozialean Behobia-Donostia lasterketako aurtengo elastikoa. Txioa euskaraz eta gazteleraz argitaratu du, baina bideoa hizkuntza bakarrean egin du, gazteleraz, eta euskararen arrastorik ez da, ez pertsonaien ahotsetan, ezta errotulazioan ere.
Hitz soil batzuk besterik ez da entzuten bideoan: «¿Un torrefacto bien fuerte como siempre, no, capitán?» (torrefaktu oso sendo bat beti bezala, ala, kapitaina?), «ahora lo recuerdo» (orain gogoratzen dut) eta «capitán, estamos preparados» (kapitaina, prest gaude), nagusiki. Baina, hala izanik ere, azpidatzita ere ez dute eman bideoa euskaraz.
Are gehiago, bideokliparen hasieran ez da ageri Donostiaren euskarazko izena: «San Sebastián (País Vasco)». Eta amaieran agertzen den traol hitza ere gazteleraz dago: #eltesorodeBehobia (Behobiako altxorra).
Behobia - San Sebastián 🖤ðŸÂÂÂ’›
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) September 27, 2023
👕Hona hemen 58. edizioko #BehobiaSS kamiseta ofiziala.
ðŸ´â˜ ï¸Â Gure filmeko kamiseta 🗺ï¸ÂÂÂÂÂÂBehobiaren Bila.
-----
👕 Os presentamos la camiseta oficial de la 58ª #BehobiaSS .
ðŸ´â˜ ï¸Â Una camiseta de película. 🗺ï¸ÂÂÂÂÂÂEn busca de la Behobia.
#eltesorodebehobiapic.twitter.com/cXBP8OduV2
Fortuna kirol elkarteak BERRIAri adierazi dio bideoa Luanvi etxeak egin duela, elastikoak egin dituen etxeak berak. Eta euskarazko bertsiorik ez dagoela berretsi dute, hori dela bideo bakarra. Luanvi Valentziako (Herrialde Katalanak) jantzi marka bat da, eta hainbat kiroletarako elastikoak egiten ditu.
Azaroaren 12an jokatuko da Behobia-Donostia lasterketa. Bideoklipak ez bezala, aurtengo aldiaren elastikoak eta kartelak euskarazko leloa dute: Behobiaren bila. Lasterketaren ibilbidea du marraztua aurtengo elastikoak, altxor baten mapa bat balitz bezala. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «lasterketa girotzen duen pirata mitikoa» omendu nahi izan dute, «modu altruistan ematen dion guztiagatik».