Irudia. Donostia

Kazetaritzari konprometituari sariak

EKAITZ ZILARMENDI.
2023ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Midaseko kideek batzarra egin zuten atzo arratsaldean, eta afari batekin bukatu zuten topaketa. Ekitaldi horretan, Otto-von-Habsburg saria eman zioten Egunkaria-ri, kazeta itxi eta hogei urtera, aitortza gisa. Iñaki Uria Egunkaria-ren kontseilari ordezkariak jaso zuen. Sari bera eman zioten Andrzej Poczobut kazetariari; gutxiengo poloniarrarentzat lan egiten du Bielorrusian, 2001etik. Aleksandr Lukaxenkoren gobernuak atxilotu egin zuen 2021ean, eta 2023an zortzi urteko katzela zigorra ezarri zioten. Midas saria, berriz, Gabor Czimer Új Szó egunkariko kazetariak jaso zuen, ikerketan eta gutxiengoen alde egindako lanagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.