Julen Berrueko gasteiztarrak Paineko Erdiko Dorreko ‘Riders on the Storm’ bide entzutetsua eskalatu du Ruben Perez 'Ino' errioxarrarekin batera, Txileko Patagonian. Aurre egin behar izan diete hotz handiari, haize enbata gogorrei eta baldintza zailei.