Zuzenketa Aitor Murgiari

Jonan Fernandez Erdozia
2025eko urtarrilaren 28a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Aitor Murgiak, ELAko batzorde eragileko kide gisa, Zedarriak: negozioa giza eskubideen gainetik izeneko artikulua sinatu du, egunkari honetan urtarrilaren 25ean, larunbata, argitaratua. Egileak birritan aipatzen nau, eta bietako batean ere ez du egia esaten. Lehenik, Eusko Jaurlaritza nire bitartez Zedarriak elkarteko kide zela dio. Erabat faltsua da hori, ez bainaiz inoiz talde honetako kide izan. Ondoren, Zedarriak utzi nuela gaineratu du, talde horren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko talka izan zelako. Bigarren erabateko faltsutasuna. Ez nintzen Zedarriak taldeko kide izan, eta ez nuen inoiz utzi. Bi aipamen horiek artikuluaren bigarren eta hirugarren paragrafoetan zeuden heinean, interesa galdu nuen gainerako edukiarekiko. Hurrengo paragrafoek bi horien zorroztasun bera bazuten, ez zuen merezi. 

Denak ez du balio errelato bati eusteko. Lehenengo gauza pertsonekiko eta egiarekiko errespetua da.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.