ZUZENDARIARI

Zurrunbilo politikoa abortuaren inguruan

Laukiz.
2014ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Egunotako berria izan da PP Gobernuan dugunaren 2010eko Abortuaren Legea aldatzeko borondate ustez bizia galbidean doala. Hasteko esan behar da, haustekundeak irabaztearen kasurako, alderdi batek programan hartzen dituen erabakiak, hots, boto-emaileei egindako promesak, bete egin behar direla. Eta, arean gehiago, gehiengo absolutua izatean, esandakoa inolako arazorik gabe bete daitekeenean.

Zer gertatu da? Balizko gogo zintzoaz hartu zen erabakia denboraren poderioz alderdi barruko iritzi ezberdinen topagune bihurtu, botoak ustez galtzearen kontuaz nahasi eta, agian, «ausartegiak» izatearen beldurra ere ageri dela.

Baina, bizitza horien guztien gainetik dago, guztiek duten eta dugun eskubiderik garrantzitsuena delako, eta, horiek horrela, aldaketak porrot egitean, 2010eko legearekin jarraitu beharko dugu, oraindik jaio ez denaren bizitza lehen 14 asteetan, hots, haurdunaldiaren lehen heren pasatxoan, inolako baliorik gabe uzten duen legearekin. Abortuaren arazoa aipatzean, sarri erabiltzen da atzerakadaren kontzeptua, eta erabili izan da, baita ere, izango ez den lege berriari buruz. Baina, atzerakadaz gabiltzala, handia bai dela indarrean dugun 2010eko legeak ekarri diguna oraindik jaio ez den bizidunak bizitzarako duen eskubidean. Hori bai atzerakada, isiltasunean sufritu eta komunikabidetan aipatzen ez dena.

Bizitzaren alde nagoenez gero, politikoki zuzena alde batera utzita, sentitzen dut erreforma ez egitea, bai, bizitzaren balioa errespetatzean atzerakada baino gehiago, aurrerakada izango litzatekeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.