Festa erdian, musika topera eta lagunak inguruan, norbaitek zerbait eskaintzen dizu. «Behin bakarrik izango da», pentsatzen duzu. Une horretan, erabakiak erraza dirudi, baina benetan horrela da?
Nerabezaroa esplorazio garai bat da, aldaketaz beteriko garai bat. Erabaki garrantzitsuak hartzeko unea, hasteko momentu onena. Gaur egun, gazteen artean ohitura batzuk arriskutsuak bihurtzen hasi dira, osasuna, ongizate mentala, harremanak eta etorkizuneko aukerak jokoan jartzeraino.
Askok pentsatzen dute «behin bakarrik» egiteak ez duela ondoriorik. Baina egia da gazteen garuna oso zaurgarria dela, erabaki bakoitzak bere arrastoa uzten duela, eta zure etorkizuna bat-batean aldatu. Aldaketa txikiek bizitzan erabaki handiak ekar ditzakete.
Horrela hasten da dena. Lehenengo gauean «behin bakarrik», eta hurrengoan, gero eta gehiagotan, arazoa handiago bihurtu eta putzu amaigabe bat sortzeraino. Eta momentu horretan, askotan berandu izaten da zer gertatzen ari den ulertzeko.
Gazteen artean sor daitezkeen arazoak askotan hasierako erabaki txikien ondorio dira. Batzuetan, ez gara konturatzen erabaki horiek gure bidea aldatu dezaketela eta, ondorioz, arriskuak sor ditzaketela, nahiz eta hori ez izan gure asmoa.
Ondo pasatzeko beste aukera asko daude. Adrenalina sentitzeko eta uneak bizitzeko modu ugari daude, inolako ondoriorik jasan gabe: kirola, musika, bidaiak, sormen proiektuak, boluntariotza... Segurtasunez eta lasaitasunez disfrutatzeko espazioak badaude.
Ez da sermoia, kontzientzia baizik. Zure erabaki bakoitzak zure bidea definitzen duela ulertzea. «Ez» esateak ez zaitu aspergarri egiten; aske egiten zaitu. Aske, beldurrik gabe gozatzeko eta oztoporik gabe zure etorkizuna eraikitzeko.
Pentsatu honetan berriro «behin bakarrik» eskaintzen dizutenean. Azken finean, festa onena argi gogoratzen duzuna da, eta, zure bertsiorik onena, buruak argi erabakitzen duena.
Zure etorkizuna, zure erabakia.