ZUZENDARIARI

Zuhaitzi eta Hodeiri, maitasunez

Mutriku.
2015eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Umetatikguri familian, ideia eta formetan «pertsonak beste guztiaren gainetik» esan eta erakutsi zigutenetik, oraingoan zuei ere gauza bera transmititzen saiatzen ari gara. Pertsona ezberdinak eta ideia kontrajarriak bakoitzak bere lekua izan behar dutela, bizitza oso plurala delako, eta gainera bide batez, horretan sinesten dugulako.

Eta berriro herrian denok berdin pentsatu edo/eta jokatzen ez badugu, besteen errespetua galtzen dugu? Norberaren eta talde bateko partaide izatearen duintasunarekin beste zerbait proposatzea eta aurrera eramateko ahaleginetan «arrain handiak arrain txikia jaten du» esamoldearekin bat egiten ez dugulako, eta etorkizuneko gizarte justuago batekin amesten dugulako…

Politika askatu!

Mesedez, zuen iritziekin pentsatzen eta bizitzen ausartu zaitezte!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.